NEOPLASIEN HAZKUNDEA - PowerPoint PPT Presentation

1 / 49
About This Presentation
Title:

NEOPLASIEN HAZKUNDEA

Description:

NEOPLASIEN HAZKUNDEA HAZKUNDE-ABIADURA Zenbat denbora behar du neoplasia batek klinikoki agertzeko? Jatorrizko zelulak (10 m) 30 bikoizketa behar du 109 ... – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:86
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 50
Provided by: word464
Category:

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: NEOPLASIEN HAZKUNDEA


1
NEOPLASIEN HAZKUNDEA
2
HAZKUNDE-ABIADURA
  • Zenbat denbora behar du neoplasia batek klinikoki
    agertzeko?
  • Jatorrizko zelulak (10µm) 30 bikoizketa behar du
    109 zelula sortzeko (1g-ko tumorra). Hau da
    klinikoki hauteman daitekeen tumor-masarik
    txikiena.

3
  • Hortik aurrera, beste 10 bikoizketa-ziklo behar
    du 1012 zelula lortzeko (1kg-ko tumorra).
    Tumor-tamaina horren gainetik pazienteak ezin
    omen du bizirik iraun.
  • Eta beste 10 ziklorekin, 100 kg-ko tumorra.

4
(No Transcript)
5
ONDORIOA
  • Tumor solido bat ikerketa klinikoan aurkitzen
    dugunean, bere bizi-zikloaren zatirik handiena
    egina du.

6
Tumorren hazkunde-abiadura
  • Hiru faktorek baldintzatzen dute
  • Zelulen bikoizte-denbora.
  • Erreplikazio-masa osatzen duen zelula-zatikia.
  • Tumor-masatik zer abiaduratan askatzen eta
    galtzen diren zelulak.

7
(No Transcript)
8
Bikoizte-denbora
  • Tumor-zelulek zikloan sartzeko ohi baino oztopo
    gutxiago aurkitzen badute ere, bizi-zikloa ez da
    nahitaez azkarrago betetzen.
  • Tumor askotan, ziklo zelularrak behar duen
    denbora luzeagoa da zelula normaletan behar duena
    baino, edo, gutxienez, iraupen berekoa da.
  • Hau da, tumorra hazteak ez du esan nahi ziklo
    zelularraren denbora laburtuta dagoenik.

9
Hazkunde zatikia
  • Hazkunde zatikiak adierazten digu zenbat zelulak
    osatzen duen ugaltze-masa tumor batean.
  • Hasierako faseetan (aldi submikroskopikoetan)
    zelula kopururik handiena ugaltze-masan izaten
    da.
  • Fase klinikoetan, ordea, zelula kopururik
    handiena G0 fasean dago.

10
(No Transcript)
11
  • Hazkunde-zatikia garrantzi handiko kontua da
    kimioterapia-tratamenduetan. Izan ere, farmako
    kimioterapiko gehienek zikloan dauden zeluletan
    baino ez dute eragina. Hortaz, hazkunde zatikia
    txikia bada (5 adibidez), tumor-hazkundea
    mantsoa izango da baina kimioterapiaren eragina
    ere urria izango da.

12
Zelulak sortzea eta galtzea
  • Sortzen den zelula-kopurua galtzen dena baino
    handiagoa da horrela, tumorrak aurrera egiten
    du.
  • Hazkunde-zatiki handia duten tumorretan, desoreka
    hori nabaria da eta tumorrak azkar hazten dira
    (adibidez, zenbait leuzemia eta linfoma eta
    birikako zelula txikien karztinoma).
  • Ohiko tumor askotan (kolonekoak, bularrekoak)
    alde hori oso txikia da (10 gutxi gorabehera)
    eta hazkunde-abiadura, ondorioz, oso motela da.

13
TUMORREN HEDAPENA
  • Hedatzea, inbaditzeko ahalmena eta metastasiak

14
TOKIAN HEDATZEA
  • Tumor onberak Masa kohesibo eta hedakorrak
    ondoko ehunak ez dituzte infiltratzen.
  • Tumor gaiztoak Ondoko ehunak infiltratu,
    inbaditu eta suntsitu egiten dituzte.

15
In situ kartzinoma
  • Neoplasia gaiztoaren zitologia- eta
    arkitektura-ezaugarriak ditu baina ez du
    oinaldeko mintza (mintz basala) gainditzen.
  • Ezin du metastasirik sortu. Jokabide biologikoari
    dagokionez, ez da gaiztoa.
  • Sarkoma eta linfometan ez dago in situ faserik.

16
(No Transcript)
17
Kartzinoma inbaditzailea / infiltratzailea
  • Tumor gaiztoa da eta metastasiak sor ditzake.
  • Tumor gaiztoaren jokaera biologikoa du.

18
(No Transcript)
19
METASTASIAK
  • Neoplasia primarioarekin jarraitutasunik ez duten
    neoplasiaguneak dira.
  • Metastasirik agertzen bada, tumor primarioa
    gaiztoa da, tumor onberek ez baitute metastasirik
    eragiten.

20
  • Tumor gaizto guztiek dute metastasiak eragiteko
    ahalmena.
  • Hala ere, zenbait tumor gaiztok ez du ia inoiz
    metastasirik sortzen larruazaleko kartzinoma
    basozelularrak eta burmuineko gliomek, adibidez.

21
Barreiabideak
  1. Gorputzeko barrunbe edo gainaldeetatik.
  2. Linfa-hodien bidez.
  3. Odol-hodien bidez.

22
Gorputzeko barrunbe edo gainaldeetatik
  • Peritoneoa da ohikoena (obulutegiko
    kartzinometan, sarritan gertatzen da).
  • Pleura-barrunbetik, perikardio-barrunbetik,
    araknoidearen azpiko barrunbetik edo
    giltzaduraguneetatik ere gerta daiteke.

23
(No Transcript)
24
(No Transcript)
25
Linfa-hodien bidez
  • Kartzinometan oso bide ohikoa da, hasierako
    sakabanaketan.
  • Sarkomek ere erabil dezakete bide hau baina
    maiztasun txikiagoarekin.
  • Normalean, linfa drainatzeko bide naturaletatik
    gertatzen da linfa bidezko barreiatzea.

26
ESKUALDEKO GONGOIL LINFATIKOAK
NEOPLASIA GAIZTOA
Linfa-hodiak
L i n f a h o d i a k
O d o l h o d i a k
ODOL ZIRKULAZIOA
URRUTIKO GONGOIL LINFATIKOAK
27
(No Transcript)
28
  • Gongoil linfatikoak handitzeari linfadenitis
    deritzo. Tumorren kasuan, bi arrazoirengatik
    gerta daiteke
  • Gongoilean metastasia sortu delako
  • Gongoilean hiperplasia-erreakzioa sortu delako,
    metastasirik gabe.

29
  • Beraz, minbizia daukan paziente batengan gongoil
    linfatiko bat handituta agertzeak ez du esan
    nahi, ezinbestean, metastasirik sortu denik. Hala
    eta guztiz ere, gongoilak ikertu beharko ditugu.
  • Bestalde, gongoil linfatikoetako metastasiak
    tumor baten lehenengo seinalea izan daitezke.

30
(No Transcript)
31
Gongoil zentinela (begiralea, zaintzailea,
zelataria)
  • Tumorretik datorren linfa hartzen duen lehenengo
    gongoila da, eskualde linfatiko batean.
  • Koloreztatzaileak edo markatzaile erradioaktiboak
    erabiltzen dira.

32
(No Transcript)
33
(No Transcript)
34
(No Transcript)
35
(No Transcript)
36
Odol-hodien bidez
  • Sarkometan gertatzen da, sarri.
  • Kartzinomekin ere agertzen dira.
  • Zainen bidez eta arterien bidez izan daiteke.

37
  • Zainen bidez
  • Zelula neoplasikoak odolarekin batera mugitzen
    dira eskualdeko drainabideetatik.
  • Metastasiak sarrien hartzen dituzten organoak
  • Gibela.
  • Birikak.
  • Hezurrak.

38
  • Kartzinoma mota batzuek zainak inbaditzeko joera
    daukate
  • Giltzurruneko kartzinoma
  • Tiroide guruineko kartzinoma
  • Gibeleko kartzinoma

39
(No Transcript)
40
(No Transcript)
41
  • Arterien bidez
  • Zailagoa da arterien barruan sartzea zainen
    barruan sartzea baino, arteriek horma lodiagoak
    baitituzte.
  • Biriketako kapilarretan zehar edo zaina-arteria
    loturen bidez.

42
(No Transcript)
43
(No Transcript)
44
METASTASIEN GARAPENA
  • Bi fase ditu
  • Zelulaz kanpoko gaia inbaditzea.
  • Hodien bidez hedatzea eta tumor-zelulak ezartzea.

45
(No Transcript)
46
Zelulaz kanpoko gaia inbaditzea
  • Aldaketa hauek gertazten dira
  • Zelulen arteko atxikidura gutxiagotzea
  • Zelulaz kanpoko gaia suntsitzea. Proteasak
    (entzima proteolitikoak)
  • Zelula neoplasikoak migratzea

47
(No Transcript)
48
Hodien bidez hedatzea eta tumor-zelulak ezartzea
  • Tumor-zelulen multzoak, hodien barnean
  • Plaketa tumor-zelulen multzoak
  • Endotelioari atxikitzea
  • Mintz basaletik kanporatzea
  • Ehunean ezartzea

49
(No Transcript)
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com