Title: O Poeta
1Etxalde txiki baten jabeak mesede bat eskatu zion
egun batean bere lagun bati, Olavo Bilac poetari
Etxaldea saldu behar dut. Zuk ondo ezagutzen
duzu, idatziko al didazu, beraz, egunkarian
jartzeko salmenta-iragarkia?
2Olavo Bilac poetak, lapitza eta papera hartuta,
honako hau idatzi zuen Etxalde zoragarria
salgai Arboladi ederrak, eguna
argitzen duenean txori-kantuz betetzen diren
arboladiak. Errekatxo polita, ur gardenak
daramatzana. Eta etxeak, goizean eguzkiaren
argitan dagoen etxeak, gerizpe gozoa eskaintzen
digu arratsaldean.
3Handik hilabete batzuetara, poeta eta laguna
berriz elkartu ziren. Poetak ea etxaldea saldu
zuen galdetu zion. Ezta pentsatu ere!, erantzun
zion lagunak. Azkenean ez nuen salgai jarri,
iragarkia irakurri ondoren, etxalde zoragarria
neukala konturatu bainintzen.
4- Batzuetan ez gara ohartzen gauza onak ditugula
eta sasialtxorren bila abiatzen gara. - Baloratu behar dugu daukaguna, bizitzak eman
diguna, familia eta lagunak, seme-alaben
irribarrea, osasuna, ikasi eta ikusi dugun
guztia... - Horiek dira egiazko altxorrak.