I. ATALBURUA - PowerPoint PPT Presentation

1 / 71
About This Presentation
Title:

I. ATALBURUA

Description:

Title: PowerPoint Presentation Last modified by: pdi Created Date: 1/1/1601 12:00:00 AM Document presentation format: Presentaci n en pantalla Other titles – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:46
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 72
Provided by: hpbopPbw
Category:
Tags: atalburua | aldi

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: I. ATALBURUA


1
I. ATALBURUA XEDEA, KONTZEPTUA ETA
PRINTZIPIO OROKORRAK
2
1. atala. Xedea eta eremua. Dekretu honen xedea
da ikasleen hezkuntza-premia bereziei eskolaren
eremuan erantzuna ematea, Euskal Autonomia
Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan.
3
2. atala. Hezkuntza-premia berezien kontzeptua.
Dekretu honen eraginetarako hezkuntza-premia
bereziak izango dituzte eskolatze-aldi osoan edo
epealdi batean hainbat lagungarri eta arreta
berezi behar dituzten ikasleek, urritasun
fisikoak, psikikoak edo sentimenekoak
dituztelako, portaeran desoreka larriak
adierazten dituztelako, edo gizarte edo
kultura-egoera kaltetua dutelako
hezkuntza-premia bereziak izango dituzte,
halaber, adimen-gaitasun handiko ikasleek, horiek
ere arreta bereziak behar dituzte eta.
4
3. atala. Hezkuntza-premia bereziei erantzuna
emateko printzipioak. Eskola-eremuan,
hezkuntza-premia berezien erantzunaren
printzipioak izango dira normalizazioa eta
eskolan integratzea, jatorrizko ezberdintasunak
konpentsatzeko heziketa, legezko ordezkarien
partehartzea dagozkien erabakietan eta, hala
egokituz gero, baita interesatuena ere, eta
erakundeen arteko lankidetza.
5
II. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK
4. atala. Antzematea. 1. Hezkuntza-premia
bereziak antzemateko eta baloratzeko kualifikazio
anitzetako adituez osatutako taldeak izango dira.
Horien izena talde multiprofesionala da eta
Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 26.
atalean adierazten diren hezkuntzarako laguntza
zerbitzuetan sartuta egongo dira.
6
2. Hezkuntzako administrazioa saiatuko da
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
ahalik eta azkarren, txiki-txikitatik,
antzematen, baloratzen eta ikasle horiei arreta
eskaintzen. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa Saileko zerbitzu arduradunen
bitartez harremanetan jarri beharko du foru
aldundietako Gizarte Ongizateko eta Osasun
Saileko zerbitzu arduradunekin.
7
3. Hezkuntza-premia bereziak eskolatze aurretik
antzeman ez badira taldeko tutoreak egindako
hasierako ebaluazioa izango da abiapuntua.
Horretarako, gainerako irakasleen, hezkuntza
bereziko irakaslearen, irakasle aholkulariaren
eta orientatzailearen lankidetza izango du.
Dagokion talde multiprofesionalak ere
aholku-lanak beteko ditu kasu guztietan.
8
4. Nolanahi ere, talde multiprofesionalak
dagokion eskolatze-proposamena egingo du eta
ikasleen hezkuntza- premia bereziei dagokienez
jarduteko plana ezarriko du, baita lagungarri eta
baliabide osagarrien zehaztapena ere, ondoko
ataletan xedatzen denaren arabera.
9
5. atala. Diagnosia eta ebaluazio
psikopedagogikoa. 1. Talde multiprofesionalak
diagnosia eta ebaluazio psikopedagogikoa egingo
ditu, ikastetxeak eskatuta. Diagnosia egiterakoan
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen
legezko ordezkariek baimena eman behar dute,
baita ikasleak berak ere horretarako adina baldin
badute.
10
2. Diagnostiko psikopedagogikoa egiteko
norberaren ebaluazioa egin behar da eta kontuan
eduki behar da ikaslearen egoera pertsonala
eskolaren ingurunean eta familian. Diagnosia
izango da eskolaratzeko proposamen zehatza
egiteko oinarria.
11
3. Diagnostikoa egin eta hortik ateratzen den
informazioa inizialak eta kode bereziak erabilita
adieraziko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak xedatu dezakeenaren arabera.
12
4. Ebaluazio psikopedagogikoa da irakaskuntza
eta ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten
elementu anitzi buruzko informazio garrantzitsua
biltzen, aztertzen eta baloratzen dituen
prozesua. Horrekin nortasunaren edota ikasketaren
garapenean desorekak dituen edo izan ditzakeen
ikaslearen hezkuntza-premia bereziak antzematen
dira eta erabakiak oinarritu eta zehaztu egiten
dira curriculum-proposamenari buruz eta ikasleak
gaitasunak garatzeko behar izan ditzaketen
laguntza-motei buruz.
13
5. Ebaluazio psikopedagogikoa curriculumaren
ebaluazioan eta ikaslea irakaslearekin,
ikasgelako lagunekin, ikastetxean eta familian
nola konpontzen den ikusita egingo da.
14
6. atala. Informazioaren xedea eta
tratamendua. 1. Datu pertsonalen tratamendu
automatizatua arautzeko urriaren 29ko 5/1992 Lege
Organikoaren arabera, ikasleen hezkuntza-premia
bereziei buruzko artxibategietan gordeta dagoen
informazioa babestuta egon behar du, lanagatik
behar duten adituek bakarrik eskuratu ahal izan
dezaten, ez beste inork. Nolanahi ere, babesaren
eta isilpekotasunaren erantzukizuna ikastetxeko
zuzendaritzarena, partehartzearen arduradunena
eta jakinaren gainean dauden guztiena izango da.
15
2. Beren kargua dela eta diagnostikoaren edukia
eta ebaluazio psikopedagogikoaren txostena
ezagutu beharra duten adituek isiltasuna ziurtatu
behar dute. Informazio hori gordetzeko eta
zaintzeko erantzukizuna ikaslearen espedientea
jasota daukan administrazio-unitatearena izango
da.
16
3. Administraziorako informazioa beharrezko
baliabideak emateko izango da eta irakasleentzako
informazioa dagokion curriculumaren egokitzapenak
egiteko
17
4. Informazioa modu ulergarrian emango zaie
legezko ordezkariei eta, ahal denean, ikasleari
berari, erabilgarria izan dadin ikasleak eta
familiak berak hezkuntza- prozesuan partehartze
aktiboa izan dezaten.
18
III. ATALBURUA HEZKUNTZA-ARRETA
DERRIGORREZKO ETAPETAN
19
7. atala. Matrikulazioa eta eskolatzea. 1.
Hezkuntza-administrazioak ziurtatuko du
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen
eskolatzea diru publikoarekin mantentzen diren
ikastetxeetan, ikasle horien behar
espezifikoetarako baldintza egokietan, ahalik eta
murrizketa gutxien ezartzen dituen ingurunean eta
etxetik ahalik eta hurbilen. Ahal denean,
behintzat, gela arruntetan eskolatuko dira ikasle
guztiak, eta behar-beharrezko denean baino ez
ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan
edo gela egonkorretan. Ezinbesteko izan dadinean,
heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie
heziketa ikasle horiei.
20
2. Horretarako, hezkuntza-administrazioak ikasle
horiek eskolatzeko irizpideak ezarriko ditu Haur
Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako maila eta etapetan.
Lehentasuna aitortuko zaie diru publikoarekin
mantendutako ikastetxeetan onartuak izateko,
premia espezifikoetarako baliabide egokiak baldin
badituzte edo talde multiprofesionalak egindako
eta hezkuntza-administrazioak onartutako
proposamenean baliabide horiek sartzen badira.
Nolanahi ere, banaketa orekatua izango da
ikasleen kopurua eta gorabehera bereziak kontuan
hartuta.
21
3. Edozein eratara, hezkuntzako
lurralde-ordezkaritzako dagokion unitateak
esleitutako ikastetxea familiak eskatutakoarekin
bat ez badator, aurretik entzu egin beharko zaie
ikaslearen legezko ordezkariei, dagokion
administrazioko organoan aurkeztu daitezkeen
erreklamazioak edo errekurtsoak kaltetu gabe.
22
4. Diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxe
guztiek nahitaez onartu beharko dituzte
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak,
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
eskolatzeko adierazten dituen irizpideen arabera.
Ikaslearentzako ikasketa-proiektuak
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin
jarduteko bete behar diren arauak ezarriko ditu,
dekretu honetan araututakorekin bat etorrita.
Horrekin batera, ikastetxean eskolatuta dauden
hezkuntza-premia bereziko mota ezberdineko
ikasleek behar dituzten neurri bereizgarriak
jasoko ditu ikasketa-proiektuak.
23
5. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen
eskolatzea Haur Hezkuntzan legeak etapa
horretarako oro har ezartzen dituen adinetan hasi
eta amaituko da. Salbuespen gisa, Pedagogi
Berrikuntzarako Zuzendaritzak baimendu ahal
izango du urtebete gehiagoz egotea behar duten
ikasleentzako. Aurretik, ikaslea matrikulatuta
dagoen ikastetxeko talde multiprofesionalak
txostena egin beharko du eta beharrezkoa izango
da legezko ordezkariak ados egotea eta
hezkuntzako ikuskaritzak ontzat ematea.
24
6. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen
eskolatzea Lehen Hezkuntzan legeak etapa
horretarako oro har ezartzen dituen adinetan hasi
eta amaituko da. Hori dela eta, kontuan eduki
beharko da Euskal Herriko Autonomi Elkarterako
Haur Hezkuntzako curriculuma ezartzen duen
abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuaren (EHAA,
1992-08-27) 14. atalean ezarritakoa. Salbuespen
gisa, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak
baimendu ahal izango du urtebete gehiagoz egotea
etapa horretan, Haur Hezkuntzako eskolatzea
zabaldu ahal izateaz gain. Aurretik, ikaslea
matrikulatuta dagoen ikastetxeko talde
multiprofesionalak txostena egin beharko du eta
beharrezkoa izango da legezko ordezkariak ados
egotea eta hezkuntzako ikuskaritzak ontzat ematea.
25
7. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan kontuan
izan beharko da etapa horretarako ezarritako
arautegi orokorra. Hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleak Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzan sartuko dira Lehen Hezkuntza bukatu
ondoren, hamabi urte betetzen dituzten urte
naturalean, dekretu honetan azaldutako
salbuespenak salbuespen. Hori dela eta, ikasle
horien hezkuntza-prozesuan kontuan eduki beharko
dira Euskal Autonomi Elkarterako Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzaren curriculuma ezartzeari
buruzko ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuan
ezarritakoa.
26
8. Hezkuntza-premia bereziak ezgaitasun baten
ondorioz dituen ikasleak 16 urteak beteak baditu
eta irakasle-taldearen ustez Bigarren Hezkuntzako
graduatu titulua eskuratzea ezinezkoa baldin
badu, laneratzeko gaitasuna emango dion
prestakuntza egokitua egitera pasako da.
Prestakuntza egokitua hogei urte bete arte luzatu
ahal izango da.
27
8. atala. Norbanakoari egokitutako curriculuma.
1. Curriculuma Norbanakoari Egokitzea
curriculumeko elementuetan (helburuetan,
edukietan, ebaluatzeko irizpideetan,
metodologian, antolaketan) beharrezko aldaketa
guztiak egitea da, ikasle batek eskolaketa osoan
modu iragankorrean edo iraunkorrean izan
ditzakeen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko.
28
2. Ikastetxeek curriculumaren egokitzapenak
proposatu beharko dituzte dekretu honetako 2.
atalean adierazten diren hezkuntza-premia
bereziak dituzten ikasleentzat, baina beti ere
egokitzapen horiek ikastetxeko pedagogi autonomia
gainditzen dutenean. Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak onartu beharko ditu proposatutako
egokitzapenak.
29
3. Ikasturte bakoitzaren amaieran, Hezkuntza
Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legearen
36.4. atalean zehazten dena oinarri hartuta,
hezkuntza-premia bereziak dituen ikasle bakoitzak
lortutako emaitzak ebaluatuko dira, hasierako
baloraziotik abiatuta proposatutako helburuen
arabera. Ebaluazio horrek jarduteko plana
emaitzen arabera aldatzeko aukera emango du.
30
4. Curriculumaren egokitzapen guztien xedea
izango da ikasleak curriculumean ezarritako
gaitasun orokorrak eskuratzea, dituen aukeren
arabera eta ahalik eta gehien integratuta
dagokion taldean. Xede horiek lortzen dituzten
ikasleek dagokien titulu akademikoa eskuratuko
dute lortzen ez dituztenek prestakuntza egokitua
egin ahal izango dute laneratu ahal izateko
kualifikazioa lortzeko.
31
5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
sailburuak zehaztuko du, agindu baten bidez,
noren eskumena den curriculumaren egokitzapena
eta horiek lantzeko, garatzeko eta ebaluatzeko
jardunbidea ezarriko du.
32
9. atala. Baliabide materialen hornidura. 1.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diru
publikoarekin mantentzen diren ikastetxeetan
eskolarizatutako hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleei hornituko die bere
aurrekontu-erabilgaitasunen barruan, behar
espezifikoei arreta eskaintzeko baliabide eta
neurri materialekin.
33
2. Eskola-bilgune guztietan behar adina
ikastetxe egongo da ezgaitasun motoreak direla
eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
eskolatu ahal izateko, dekretu honetako 7.1.
atalean aurreikusitako baldintzetan.
Eragin horietarako, Hezkuntza Sailak plan bat
garatuko du pixkanaka-pixkanaka eraikuntza eta
hirigintza-oztopoak ezabatzeko. Horretarako,
hitzarmenak izenpetuko ditu, hala egokituz gero,
toki-korporazioekin. Nolanahi ere, ikasleei
ziurtatuko zaie derrigorrezko etapetan
eraikuntza-oztoporik gabeko ikastetxeetan
eskolatzea, etxetik ahalik eta hurbilen.
34
3. Eskola-bilguneko edo, hala egokituz gero,
Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 26.4.
atalean adierazten diren jardun-eremu zabalagoko
zein murritzagoko ikastetxeetarako laguntza
zerbitzuek beharrezko laguntza teknikoa emango
diete hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
eskolatzen dituzten ikastetxeei. Horretarako,
ikastetxeek ez dauzkaten baliabideak eta
hezkuntzako material egokitua jarriko dituzte
ikastetxeen esku, premien arabera.
35
10. atala. Giza baliabideak ikastetxe
publikoetan. 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak ziurtatuko du irakasle
aholkulariaren arreta Haur Hezkuntzako eta Lehen
Hezkuntzako ikastetxeetan eta irakasle
orientatzailearen arreta Bigarren Hezkuntzako
ikastetxeetan, ikasleen aniztasunari
hezkuntza-erantzun egokia emateko. Horretarako,
irakasle horien baldintzak eta eginkizunak
ezarriko ditu.
36
2. Hezkuntza bereziko irakasle espezifikoez gain
(Pedagogia Terapeutikoko espezializazioa eta
Entzumena eta Hizkuntzako espezializazioa)
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
behar adina irakasle izango ditu hezkuntza-premia
bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, Hezkuntza
Sailak berak ezarritako baldintzekin eta
betebeharrekin.
37
11. atala. Baliabide espezifikoak itunpeko
ikastetxeetan. Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak beharrezkoak diren
administrazio-xedapenak garatuko ditu,
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei
arreta eman ahal izateko baliabide espezifikoen
hornidura zehazteko, itunpeko ikastetxeetan.
38
12. atala. Irakasleen prestakuntza. Irakasleak
prestatzeko planetan aniztasunaren tratamendurako
moduluak, curriculumaren egokitzapenak eta
hezkuntza sendotzeko neurriak sartuko dira.
Horrekin batera, prestakuntzarako behar adina
jarduera sartuko dira hezkuntza-premia bereziei
eta hezkuntza-premien talde anitzi erantzuteari
dagokienez, irakasleak prestatzeko eskaintzan eta
aholkularitzako ekintzetan. Matrikulatzeko
lehentasuna izango dute horrelako ikasleei arreta
eskaini behar dieten irakasleek.
39
13. atala. Gurasoen eta ikasleen
partehartzea. 1. Hezkuntza-administrazioak
legezko ordezkarien partehartzea sustatuko du
eta, hala egokituz gero, ikasleena ere bai,
eskolatzeari dagozkion erabakietan eta premia
espezifikoei erantzuteari buruzko erabakietan.
40
2. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Saileko zerbitzuek informazioa eta
aholkularitza emango dizkiete interesatuei
ikastetxea hautatzeko aukerei dagokienez.
Erabakiak hartzeko legezko ordezkariek ikaslearen
gizarteko ingurune hurbilari buruzko hasierako
ebaluazioko eta hezkuntza-sistemak eskaintzen
dituen aukerei buruzko datuak izango dituzte.
41
3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
familia/eskola programen garapena sustatuko du,
komunikazioa, informazio-trukaketa, tekniketan
eta laguntza-prozesuetan gaitzea, eta
hezkuntza-premia bereziak dituzten seme-alabak
hezitzeko lanetan laguntza errazteko asmoarekin.
42
4. Hezkuntza-administrazioak hezkuntza-premia
bereziak dituzten ikasleei emandako erantzunerako
jarraipen-batzordeen sorrera sustatuko du, arau
bidez zehazten den moduan. Horretarako, guraso
elkarteen federazioen eta hezkuntzan lan egiten
duten erakundeen partehartzea izango du. Batzorde
horien xedea izango da eskolatzeko adinean dauden
haurren eta gazteen premia berezien erantzunean
zerikusia duten gizarteko sektoreen proposamenak
biltzea.
43
14. atala. Erakundeen arteko lankidetza. Hezkuntz
a, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egoki iritzi
dituen hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu foru
aldundiekin eta toki-korporazioekin, eta bai
irabazi asmorik gabeko entitate pribatuekin eta
erakundeekin ere, Euskal Autonomia Erkidegoko
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei
erantzun egokiagoa emateko xedearekin, edozein
motatako hezkuntza-premia berezi antzemateko,
diagnostikatzeko eta arreta eskaintzeko
lankidetzan jardunda.
44
IV. ATALBURUA DERRIGORREZKOAREN ONDOKO
HEZKUNTZA, GOIMAILAKO LANBIDE HEZIKETA,
ERREGIMEN BEREZIKO IRAKASKUNTZAK ETA
HELDUEN HEZKUNTZA
45
V. ATALBURUA MOTA ANITZEKO HEZKUNTZA-PREMIA
BEREZIEI ERANTZUTEA
46
18. atala. Buru-urritasunen edo garapenaren
nahaste orokorren ondorioz hezkuntza-premia
berezi iraunkorrak dituzten ikasleak.
47
1. Buru-urritasunen edo garapenaren nahaste
orokorren ondorioz hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleei ikastetxe eta ikasgela
arruntetan emango zaie hezkuntza-erantzuna, ahal
dela behintzat. Horretarako, erabilgarri dauden
bitartekoez eta baliabideez baliatuko dira eta
beharrezkoak diren curriculumaren egokitzapenak
egingo dira.
48
2. Hala ere, ezgaitasun psikiko larriak eta
iraunkorrak dituzten ikasleek ikasgela
egonkorretan jaso ahal izango dute arreta,
ikastetxean bertan, etengabeko laguntza egokitua
eta curriculum arruntarekin bateragarria ez den
curriculum egokitua beharrezkoak baldin
badituzte. Ikasgela egonkorrek premia bereziei
erantzun ahal izateko baliabide materialak eta
giza baliabideak izango dituzte. Dena dela,
horrek ez du kaltetuko ikastetxeko dinamika
orokorrean sartzeko aukera.
49
3. Hezkuntza-premia bereziak buru-urritasunen
edo garapenaren nahaste orokorren ondorioz
dituzten ikasleak eskolatzeko Hezkuntza Bereziko
ikastetxe espezifikoak bakar-bakarrik egoera
larrietan proposatuko dira, talde
multiprofesionalek egindako ebaluazioaren eta
orientazioaren arabera hau da, ikaslearen
hezkuntza-premiak giza laguntza eta laguntza
material espezializatuak eta trinkoak behar
dituenean, curriculum arruntarekin bateragarriak
ez diren curriculum-egokitzapenez gain, eta
horrek ez duenean murriztapen gutxiagoko ingurune
baterako aukerarik ematen.
50
19. atala. Gorreriaren eta entzumen-urritasunaren
ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten
ikasleak.
51
1. Derrigorrezko eskolatzea amaitzean
gorreriaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleek hizkuntza biak erabiltzeko
gaitasuna izan dezaten (zeinuena eta ahozkoa)
eta, horrenbestez gizartean partehartze aktiboa,
hezkuntza-administrazioak lagundu egingo du
zeinuen hizkuntzak aitorpena eta erabilera izan
ditzan, gorrek ikasten duten hizkuntza naturala
denez baita komunikatzeko ahozko eta ikusmeneko
sistemen erabilera ere.
52
2. Hezkuntza-administrazioak ikasleen familiei
eta legezko ordezkariei informazioa eta
aholkularitza emango dizkie, hezkuntzako
laguntza-zerbitzuen bitartez, ahozko lehenengo
hizkuntza euskara eta gaztelaniaren artean
hautatu ahal izateko aukerei buruz.
53
3. Hezkuntzako administrazioak ikastetxe
arruntetan ikasle gorrentzako ikasgelen sorrera
sustatuko du hezkuntzako etapa guztietan eta
beharrezko baliabideak emango ditu ikasgela
horietarako, besteak beste zeinuen hizkuntza
erabiltzen duten irakasleak, eta ahozko hizkuntza
irakasteko eta komunikaziorako entzumen-oztopoak
ezabatzeko logopedak.
54
20. atala. Ikusmen-urritasunaren ondorioz
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak. 1.
Hezkuntza-premia bereziak ikusmen-urritasunaren
ondorioz dituzten ikasleei ikastetxe arruntetan
emango zaie hezkuntza-erantzuna. Horretarako,
dagokion laguntza-zerbitzuen aholkularitza izango
dute.
55
2. Laguntza-zerbitzuak koordinazioan arituko
dira diagnostiko eta ebaluazio psikopedagogikoa
egiteko, jarduteko plana ezartzeko eta
curriculumaren beharrezko egokitzapenak
planteatzeko. Ikastetxeei curriculumean sartzeko
material egokituak emango dizkiete eta baita
ikasle horientzako beharrezkoa den ikasmateriala
ere.
56
21. atala. Mugimenezko ezgaitasunaren eta
garunparalisiaren ondorioz hezkuntza-premia
bereziak dituzten ikasleak.
57
1. Dekretu honetako 9. atalean aurreikusitako
eraikuntza eta hirigintza-oztopoak ezabatzeaz
gain, hezkuntzako administrazioak curriculum
arruntean sartzeko beharrezkoak diren baliabide
teknikoak eta giza baliabideak emango dizkie
mugimenezko ezgaitasunaren eta garun-paralisiaren
ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten
ikasleei.
58
2. Mugimenezko ezgaitasun oso larriak
dituztelako curriculum arruntean sartzea oso
zaila duten ikasleen kasuan, administrazioak
zerbitzu espezifikoez hornitutako ikasgelak
sortuko ditu ikastetxe batzuetan, ikasle horiek
hezkuntza-arreta egokia izan dezaten.
59
22. atala. Gaitasun handiagoen edo aparteko
adimenaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleak
60
1. Gaitasun handia, trebetasun edo talentu
espezifikoren bat edo aparteko adimena duten
ikasleei emango zaien hezkuntza-arreta
hezkuntzako etapa guztietan ezarritako helburu
orokorretako gaikuntza orekatura bideratuko da
bereziki, 1996ko apirilaren 24ko
Ministro-aginduak xedatutakoaren arabera. Hain
zuzen ere, Ministro-agindu horrek arautzen ditu
aparteko adimena izatearen ondorioz
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen
derrigorrezko eskolatze-aldiaren iraupena
salbuespen gisa malgutzeko baldintzak eta
jardunbidea.
61
23. atala. Gizarte edo kultura-egoera
kaltetuaren ondorioz behin-behineko
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
62
1. Gizarte edo kultura-egoera kaltetuaren
ondorioz behin-behineko hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleei ikastetxe arruntetan emango
zaie hezkuntza erantzuna, ikaslearen
ezaugarrietara egokitutako hezkuntza-proiektuaren,
ikasketa-proiektuaren eta ikasgelaren
programazioaren bitartez. Orokorrean ezarritako
neurriak nahikoak ez badira ikasleren batentzat,
hezkuntza sendotzeko neurriak hartuko dira eta
curriculumaren behin-behineko egokitzapenak egin
ahal izango dira.
63
2. Hezkuntza-administrazioa bereziki arduratuko
da ingurune kaltetuetan dauden ikastetxeak ez
daitezen ingurune berezitu bihurtu,
integrazioaren eta normalizazioaren
printzipioaren aurka. Horretarako, ikasgelako
programazioan eta taldeen antolaketan
malgutasun-neurriak erabiltzeko aukera emateaz
gain, ikastetxe horietako irakasleek prestakuntza
eta kualifikazio espezifikoa izan dezaten
saiatuko da.
64
3. Hezkuntza-administrazioak eskolatze-programa
osagarriak ezarri ahal izango ditu salbuespenezko
egoerei erantzuna emateko. Hezkuntza-administrazio
ak berak zuzenean ezar ditzake programa horiek
edo baita gizartean eta hezkuntzan parte hartzen
duten erakundeekin eta entitateekin
hitzarmenduta. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
ikasleak aldi baterako hartu ahal izango dituzte
programa horiek, hezkuntzako laguntzazerbitzuen
proposamenaren arabera, Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako esparru orokorrean hartu diren
neurriak nahikoa izan ez badira.
65
24. atala. Eskola-moldagabezia larriaren
ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten
ikasleak.
66
1. Eskola-moldagabezia larriaren ondorioz
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei
ikasgela eta ikastetxe arruntean eman behar zaie
hezkuntza-erantzuna, ahal dela behintzat.
Horretarako, egoki iritzi diren neurriak hartuko
dira curriculuma egokitzeko, hezkuntza sendotzeko
eta norberari orientabidea emateko.
67
2. Gizarte eta komunitate-zerbitzuekin
koordinatuko dira ikasle horientzako
hezkuntza-erantzunak, haurren eta gazteen
buru-osasunerako zerbitzuak barne.
68
3. Neurri arruntak agortu ondoren ezarri ahal
izango dira, salbuespen gisa eta
behin-behinerako, eskolatzeko programa
osagarriak, ikasleei jarrera positiboak garatzen
laguntzeko hezkuntza-prozesurako, taldeko
lagunenganako, irakasleenganako eta
gizarte-ingurunerako, norberaren eta gizartearen
egokitzapena lortzeko eta, ahal den neurrian,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburuak
lortu ahal izateko.
69
25. atala. Ospitalizazioaren eta gaixotasun
luzeen ondorioz hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleak.
70
Derrigorrezko eskolatze-adinean izandako
ospitalizazioaren eta gaixotasun luzeen ondorioz
hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei,
medikuak aginduta egunero ikastetxera joan ezin
dutenean, ospitalean emango zaie
hezkuntza-erantzuna, horretarako sortutako
eskola-unitateen bitartez edo etxean bertan
eskainitako laguntzaren eta jarraipenaren
bitartez, hala erabakitzen bada.
71
26. atala. Ikaskuntza-maila motelen eta
ikaskuntzako oztopo garrantzitsuen ondorioz
hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
Ikaskuntza-maila motelen eta ikaskuntzako oztopo
garrantzitsuen ondorioz hezkuntza-premia bereziak
dituzten ikasleei ikasgela arruntetan emango zaie
hezkuntza-erantzuna, oinarrizko ikaskuntzetan
hezkuntza sendotzeko neurriak ezarrita, edo
gorabeherek ezinbestekotzat jotzen badute,
hezkuntzari laguntzeko zehazten diren
inguruneetan. Partehartzearen aurretik ebaluazio
psikopedagogikoa egingo da eta hor sartuko dira,
besteak beste, curriculumaren ebaluazioa eta
ikaslearen gaitasunen azterketa, eta baita ikasle
horiei erantzuteko abiaraztea proposatzen den
hezkuntzari laguntzeko ekintzei dagokien
norbanakoari egokitutako curriculuma.
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com