Printze Txikia (2) - PowerPoint PPT Presentation

About This Presentation
Title:

Printze Txikia (2)

Description:

Bermeo-San Frantzisko Liburutegia – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:15
Slides: 36
Provided by: SanFrantzisko
Category: Other
Tags:

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: Printze Txikia (2)


1
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
(Frantzia 1900-1944)
Bermeo-San Frantzisko Liburutegia
2
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
Printze Txikia (Le Petit Prince) Antoine de
Saint-Exuperyk idatzitako liburua da, 1943an
argitaratua.
3
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
Antoine de Saint-Exupéry Lyonen (Frantzia) jaio
zen 1900ko ekainaren 19an. Lau urte zituela aita
hil zitzaion eta familia Saint-Maurice-de
Remenseko gaztelura joan zen bizitzera,
aedromotik hurbil.
4
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
Lehen Munduko Gerraren ostean, aire-armadan egin
zuen soldadutza. Hegazkin-pilotu lizentzia lortu
zuen 22 urterekin.
1926an Latecoere konpainian hasi zen lanean
Toulousetik Senegalera posta eramaten.
1929an Courrier-Sud (Hegoaldeko Korreoa) liburua
argitaratu zuen.
5
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
1929an Argentinara joan zen eta Aeropostal
Argentina konpainia zuzentzen hasi zen.
Bertako posta eramateaz gain, Suaren
Lurralderainoko distantzia handiko hegaldiak ere
(Raid) egiten zituen. Normalean bidaldi horiek
gauez egiten zituen, eta,horrela, ospe handia
eman zion bere bigarren liburua idatzi zuen Volt
de Nuit (Gaueko Hegalaldia), 1931n argitaratua.
6
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
1935etik aurrera, bere enpresaren arazoak zirela
eta, kazetaritzan eta idazte lanetan murgildu
zen. Vietnam (1936), Moscu (1935) eta Espainiako
(1936) egoerari buruzko erreportajeak idatzi
zituen. Hala ere, ez zion hegan egiteari utzi eta
errekor batzuk egiten saiatu zen.
7
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
Istripu larriak izan zituen hegaldi luze
haietan. 1935ean Paris-Saigon ibilbidea egiten
zegoela Saharako basamortura jausi zen (Libian),
bertan galduta zegoela beduino batek aurkitu zuen
4. egunean.
1938an New York-Suaren Lurralde bidean istripu
larri bat izan zuen Guatemalako aireportuan,
hegazkina aireratzerakoan, eta koman egon zen.
Susperraldian Terre de Hommes (Gizonen Lurraldea)
idatzi zuen, 1939an argitaratu zen.
8
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen eta
Alemaniak Frantzia garaitu zuenean, New York-era
ihes egin zuen. Han idatzi zituen bere lan
ospetsuenak Pilote de Gerre (1942, Gerrarako
Hegazkin-Pilotua), Lette à un otage (1944, Gutuna
bahitu bati) eta Le Petit Prince (1943,
Printze Txikia).
9
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
1944ko uztailaren 31n, misio bat egiten zegoela,
bere hegazkina (Lockheed Lightning P-38)
Mediterraneo itsasoan hondoratu zen.
Piloto alemaniar batek Saint-Exupéryren hegazkina
Marseilako kostaldean eraitsi zuela baieztatu
zuen. Oraindik ez da bertsio hori egiaztatu.
10
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
1998an, arrantzale batek zilarrezko eskumuturreko
bat aurkitu zuen Marseillako kostaldean
Saint-Exupéryrena zela egiaztatu zuten.
2003ko urrian, bere hegazkinaren hondakinak
aurkitu zituzten, eskumuturrekoa aurkitu zuten
lekutik hurbil. Hala ere, oraindik ez dira
ezagutzen Saint-Exupéryren istripuaren arrazoiak.
11
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéry
Bibliografia
Laviateur (1926)
Volt de nuit (1931)
Courrier sud (1929)
Terre des hommes (1939)
Pilote de guerre (1942)
Le Petit Prince (1942)
Lettre à un otage (1944)
Citadelle (1948)
Letres de jeunesse (1953)
Lettres à sa mère (1955)
Carnets (1953)
Ècrits de guerre (1982)
Manon, danseuse (2007)
Lettres à linconnue (2008)
12
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Sant-Exuperyk New Yorkeko hotel
batean zegoela idatzi zuen Printze Txikia
liburua eta Amerikako Estatu Batuetan argitaratu
zen lehen aldiz 1943 urtean. Ipuinean idazleak
berak egindako marrazkiak ere agertzen dira.
13
PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupéryk bere burua irudikatu
zuen Printze Txikia liburuan. Saharako
basamortuan, galduta, hegazkin-istripua sufritu
eta gero printze txiki estralurtar bat agertzen
da eta berarekin hitz egiten du luzaro...
14
PRINTZE TXIKIA
612 B asteroridea
612 B izeneko asteroide txikiko bizilagun bakarra
zen mutikoa. Asteroideak hiru sumendi zituen
eta astero Printze Txikiak sumendietako kedarra
garbitzeko eginbeharra zuen.
15
PRINTZE TXIKIA
Baobab-ak
Egunero Printze Txikiak baobab haziak erauzten
zituen bere planetatxoan. Baobab bat garaiz
erauzten ez baldin bada, beranduegi izan daiteke.
Bere erroek dena zulatzen dute. Eta planeta
txikiegia eta baobab-ak handiegiak baldin badira,
leherrarazi egiten dute
16
PRINTZE TXIKIA
Baobab-ak

Behin batez, , alfer bat bizi zen planeta bat
ezagutu nuen. Hiru zuhaixka bertan behera utzi
zituen eta
17
PRINTZE TXIKIA
Arrosa
Printze Txikia guztiz maiteminduta zegoen bere
planetako arrosa bakarraz eta maitasunez zaintzen
zuen egunero. Arrosak, zeukan edertasunaz harro
eta munduko bakarra zela sinetsita, edozein
gutizia eskatzen zion printzeari.
18
PRINTZE TXIKIA
Planetatik ihes
goizean planetaren garbiketa egin zuen.
Bizirik zeuden sumendiei kontu handiz kendu zien
kedarra eta
19
PRINTZE TXIKIA
Basa hegaztien emigrazioa
basa hegaztien migrazio batez baliatu zen ihes
egiteko.
20
PRINTZE TXIKIA
325 asteroidea
Erregea
Printze Txikiak sei planeta bisitatu zituen
Lurrera iritsi baino lehen 325, 326, 327, 328,
329 eta 330 asteroideak.
Lehenengoan errege bat bizi zen. Purpuraz eta
erbinude zuriaren larruz jantzirik, errege aulki
xume eta, hala ere, miresgarri batean eserita
zegoen. Agindu besterik ez zuen egiten.
21
PRINTZE TXIKIA
326 asteroridea
Gizon harroputza
326 asteroidean oso harroputza zen gizon bakar
bat bizi zen.
22
PRINTZE TXIKIA
327 asteroidea
Edalea
327 asteroidean edale bat bizi zen. Edalea zela
ahazteko edaten zuen.
23
PRINTZE TXIKIA
328 asteroidea
Negozio-gizona
328 asteroidean negozio-gizon bat bizi zen.
Izarrak zenbatzen zituen
24
PRINTZE TXIKIA
329 asteroidea
Farolaria
329 asteroidean farolari bat eta farola bat
zeuden. Minuturo piztu eta itzali behar izaten
zuen farola
25
PRINTZE TXIKIA
330 asteroidea
Geografoa
330 asteroidean geografo bat bizi zen. Eta
geografoak Lur Planeta bisitatzea aholkatu zion.
26
PRINTZE TXIKIA
Lur Planeta
Egunen batean, zure planetarekin behar baino
gehiago gogoratzen bazara, nik lagun
diezazuket. - esan
zion sugeak. .
Sugea
Lora
Printzea txikiak basamortua zeharkatu eta lore
bat besterik ez zuen topatu. .
27
PRINTZE TXIKIA
Lur Planeta
Mendia eta oihartzuna
Bai planeta bitxia! Guztiz lehorra da, eta
guztiz zorrotza, eta guztiz gazia. Eta gizakiek
ez dute irudimenik. Zer esan, horixe errepikatzen
dute .
28
PRINTZE TXIKIA
Lur Planeta
Ene lore bakarrarekin aberatsa sentitzen
nintzen, eta arrosa arrunt bat besterik ez
daukat. .
Lorategia
Arrosa eta belaun parera heltzen zaizkidan hiru
sumendi, bat betiko itzalia agian. Horrek guztia
ez nau oso printze handia egiten - Eta
belarretan etzanik, negar egin zuen. .
29
PRINTZE TXIKIA
Lur Planeta
hezten banauzu, elkarren beharra izango
dugu. Munduan bakarra izango zara niretzat.
Mundua bakarra izango naiz zuretzat-
esan zion azeriak. .
Azeria
Bihotzarekin baino ez da ongi ikusten.
Funtsezkoa ikusezina da begientzat .
30
PRINTZE TXIKIA
Lur Planeta
Putzuan
Ur honen egarri naiz Emaidazu edaten .
31
PRINTZE TXIKIA
Lur Planeta
Pozoi ona al duzu? Ziur al zaude ez dudala
luzaroan sufritu beharrik izango?-galdetu zion
printzeak sugeari.
Pozten naiz zure makinak falta zuena topatu
duzulako. Etxera itzuli ahal izango zara Ni ere
gaur itzultzekoa naiz neure etxera-esan zuen
printzeak. .
32
PRINTZE TXIKIA
Lur Planeta
Beraren orkatilaren ondoan dirdai hori besterik
ez zen izan. Une batez geldirik egon zen. Oihurik
ez. Eztiki jausi zen, zuhaitzak jausten diren
gisa. Hotsik ere ez zuen atera
harean.
33
PRINTZE TXIKIA
Azken hitzak
Hauxe da munduko paisaiarik ederrena eta
tristeena Lurrean, hementxe agertu zen printze
txikia, hementxe desagertu. Begiraiozue paisaia
honi arretaz, hartara, egunen batean Afrikara
bidaia bat egiten baldin baduzue, ziur egon
zaitezte ezagutu egingo duzuela Eta, nonbait
hortik igarotzea suertatzen baldin bazaizue,
arrenka eskatzen dizuet, ez izan presarik,
itxaron ezazue apur batean izarraren azpi-azpian!
Orduan haur bat inguratzen baldin bazaizue, irri
egiten badu, ile urre kolorea badu, galdeginez
gero erantzuten ez badu, berehala igarriko diozue
non den. Hala bada, adeitsuak izan! Ez nazazue
hain triste utzi lehenbailehen idatz iezadazue
printze txikia itzuli dela esateko.  
34
(No Transcript)
35
Bermeo-San Frantzisko
Herri Ikastetxeko
Liburutegia
"Mikoleta"
Liburutegiko tximeleta
"Burutsu"
Liburutegiko sagutxu
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com