EUSKAL LITERATURA XX. MENDEAN - PowerPoint PPT Presentation

About This Presentation
Title:

EUSKAL LITERATURA XX. MENDEAN

Description:

EUSKAL LITERATURA XX. MENDEAN GERRAOSTEA: ILUNPEETATATIK SORTZEN Testuinguru sozio-kulturala Gerraosteko urte latzak (1945-1957) Gerra Zibila (1936-1939) Franco ... – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:64
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 21
Provided by: Mait62
Category:

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: EUSKAL LITERATURA XX. MENDEAN


1
EUSKAL LITERATURA XX. MENDEAN
  • GERRAOSTEA ILUNPEETATATIK SORTZEN

2
(No Transcript)
3
Testuinguru sozio-kulturala
  • Gerraosteko urte latzak (1945-1957)
  • Gerra Zibila (1936-1939)
  • Franco jenerala, eskuindarren laguntzaz,
    errepublikaren aurka altxatu
  • Izugarrizko kolpe latza gizarte eta
    kulturarentzat (miseria, atzerapauso handia eta
    diktadura)
  • Gerraosteko diktadura (1940-1975)
  • Etsipena, erbestea, debekuaeuskal kultura,
    ohiturak eta hizkuntzan.
  • Bigarren Mundu-Gerra (1939-1945)
  • Potentzia totalitarioen (Alemania, Italia,
    Japonia) eta aliatuen (Ingalaterra, Frantzia,
    AEB) arteko gerra.
  • Hegoaldeko euskaldunek urrutitik (Francoren
    diktadurapean)
  • Iparraldera erbesteratu zirenak, beste gerra bat
    jasan

4
ERBESTEA
  • Biziberritzen hasitako euskal kulturaren etena
  • Erbestea gertaerarik aipagarriena (Bizk. eta Gip.
    probintzia traidore izendatuak)
  • Kartzela eta heriotza saihesteko kulturgile askok
    atzerrira ihes egin behar

Orixe Zaitegi Guatemala
Ibiñagabeitia Venezuela
Eizagirre Kuba
Monzon Mexiko
S. Mitxelena Ekuador
Irazusta Argentina
Barandiaran Labaien Barriola Iparraldea
5
ERBESTEA
  • Gerraurreko idazle eta pentsalari
    garrantzitsuenak hilik (Lizardi, Aitzol,
    Lauaxeta) pizkundearen etena
  • Proiektu bateratuak argitaratzeko zailtasuna
    (baliabide eskasak eta sakabanaketa)
  • Euskal kultura desagertzeko zorian egonik,
    idazleen helburua hizkuntza bera gorde eta
    indartzea
  • Euskal kultura biziberritzeko lehen pausoak
    atzerrian

6
ARGITALPENAK
  • Gerraostean ere eragin handia.
  • Lehen pausoak erbestean
  • EKIN argitaletxea (Buenos Aires, 1942)
  • Euskal literatura garatzeko esparru bakanetarikoa
  • Sortzaileak Andres Mª Irujo eta Ixaka Mendizabal
  • Euzko-Gogoa aldizkaria (Guatemala, 1950)
  • Sortzailea Jokin Zaitegi (1906-1979)
  • Kanpoan eta EHn esperantzarik gabe zeudenen
    arteko zubia
  • Belaunaldi eta pentsaera desberdinetako idazleak
    bildu
  • Idazle gehienentzako erreferentzia (Orixe,
    Aresti, Mirande, Krutwig)

7
ARGITALPENAK
  • Erbestean hasitako ekimenak EH bertan jarraitu
  • Apurka-apurka argitalpen batzuk agertu
  • Gerraurrekoak berrargitaratzen hasi Karmel,
    Zeruko Argia, Euskera, Gure Herria, Gernika
  • 50eko hamarkadaren amaieran idazle gazteagoen
    eskutik sortu Egan (Donostia, 1948) eta Jakin
    (Arantzazu, 1956)

8
NARRATIBA
  • Bitartekorik gabe eta errepresio-giroan,
    literatur jarduera gerraostean berandu hasi baina
    kopuru polita argitaratu
  • Orokorrean gerraurreko tradizioari eutsi
    (ohitura-nobela)

9
NARRATIBA
  • Jon Etxaide (1920-1998)
  • Genero guztiak eleberriak, ipuinak, itzulpenak,
    antzerkiak, garaiko aldizkari askotan
    kolaboratzaile
  • Eleberri historikorako joera
  • Dokumentazio zehatza (errealismoa)
  • Hizkuntzarekiko ardura estiloaren perfekzioa eta
    adierazpenaren garbitasuna (argitaratu ondoren
    ere zuzenketak eta moldaketak)
  • Alos-Torrea (1950), Joanak joan (1955), Gorrotoa
    lege (1964)

10
NARRATIBA
  • Eusebio Erkiaga (1912-1993)
  • Genero guztiak landu
  • Hizkuntzarekiko kezka (garaiko ezaugarria)
  • Euskara batua heltzear, euskalki ezberdinetan
    idatzi
  • Garai honetan hiru eleberri
  • Arranegi (1958)
  • Araibar zalduna (1962)
  • Batetik bestera (1962)

11
LIRIKA Lizardi eta Lauaxeta galduta, hasitako
berrikuntza-bidearen etena
  • Telesforo Monzon (1904-1981)
  • Bergararra jaiotzaz, gerraostean Mexikora ihes
    egin zuen
  • Lizardiren lanaren miresle
  • Poesia sintetiko eta iradokitzailea
  • Naturako irudi sinbolikoetan gorderik aberriaren
    aldeko apologia
  • Abesteko idatzi zituen bertsoak oso ezagunak
    Itziarren semea, Lepoan hartu, Euskarari bai

12
LIRIKA
  • Salbatore Mitxelena (1919-1965)
  • Frantziskotarrak atzerrian burutu zuen lan
    gehiena (Bolibia, Ekuador, Panama, Costa Rica,
    Cuba)
  • Zalantza existentziala, ezkortasuna, frustrazioa
  • Arantzazu euskal-sinesmenaren poema (1949)
    gerraostean liburu moduan kaleratu zen lehena
    Euskal Herrian
  • Poemak eragin handia Arantzazu inguruan sortzen
    ari zen giroan (euskal literatura bultzatu zuten
    idazle asko hemendik)

Bere poemak irakurri eta entzuteko
13
LIRIKA
  • Beste poeta batzuk
  • Nemesio Etxaniz (1899-1982)
  • Lizardiren jarraitzaile sutsua, honen eragin
    handia
  • Lur berri bila (1967)
  • Jean Marie Diharce Iratzeder (1920)

14
DRAMATIKA
  • Labaien
  • Gerraurre eta gerraostean euskal teatroaren
    bultzatzaile nagusienetakoa
  • Teatro modernoaren izen handiko idazleen lanak
    itzuli zituen (Castelao, Bertol Brecht)
  • Pierre Larzabal
  • Lan komikoak eta kritika politiko zein sozialak
  • Maria Dolores Agirre
  • Toribio Alzaga hil zenean, bera arduratu zen
    Euskal Iztundeaz
  • Aurreko idazle zahar (Soroa, Alzaga, Barriola)
    eta berrien (Larzabal, Monzon) lanak eszenaratu
    ziren Euskal Iztundearen bidez. Euskararako
    bihurtutako lanak ere bai (Molliere, Lorca, Buero
    Vallejo)

15
  • GALDERAK

16
Hona naturako elementuen bidez errealitatea
azaltzen duen T. Monzonen olerkia. Zein da
olerkiaren gaia?Zeren ordez agertzen dira hemen
txoria eta belatza?
  • Nornairi diru pixka bat kentze,
  • ludian lapurketa izena du.
  • Erriai azkatasun ostutze,
  • izen gogorragoa bear du...!
  • Zugaitzetatik zugaitzetara,
  • basoan azke zebil txoria.
  • Belatzak eldu, egak atera
  • ta utzi zun, ager odol gorria.
  • "
  • Biotza zion nai dizut ausi.
  • Debeka dizut abestea!
  • Nai ba'dezu nik abesten utzi,
  • zuk artu bear abots nerea!
  • Ta nere izkuntzaz oyu egizu
  • Gora belatza nere ama...!
  • Antziñatik ala dabilkigu
  • gure Euskalerria'kin, España...
  •  

17
ERANTZUNAK
  • Zein da olerkiaren gaia?Alegoria honek euskal
    nortasunaren ukapena du gaitzat.
  • Zeren ordez agertzen dira hemen txoria eta
    belatza?
  • Txoria EUSKAL HERRIA
  • Belatza ESPAINIA

Lirikara itzuli
18
SALBATORE MITXELENA
  • Arretaz irakurri S. Mitxelenaren bertsook
  • Non ikus daiteke kristau pentsaeraren ikuspegitik
    sortu dela poema?
  • Abertzaletasun- kutsuaz gain zer ezaugarri du
    azpimarragarri?

PAKEA Kristau-animak gora du lege Errekatxoak gainbera Euskaldun prankok igo behar du Galtzara ontan aurrera, Birjiña Amari eskerrak eman Ta berriak eskatzera! Santatria-aitza, Artia-gaña, Urrexola, Katabera Lau aldetatik lau probintziak Datoz, bidazti, onera, Jentil-aroko gandu artetik Arantzazu-gallurrera, Mundu-aurrean Iñigorekin Euskal-Garaia irixtera!
19
ERANTZUNAK
Lirikara itzuli
  • Non ikus daiteke kristau pentsaeraren ikuspegitik
    sortu dela poema?
  • Kristauen aipamena,
  • Birjina amari eskerrak ematea (artzain euskaldun
    bati azaltzen zaio),
  • Arantzazu saindutegia azaltzea (euskaldunon
    biltoki bihurtuz)
  • Abertzaletasun- kutsuaz gain zer ezaugarri du
    azpimarragarri?
  • Herrikoitasuna bai doinuz, bai teknikaz
    (bertsolaritza eta erromantze zaharren moldetan
    eratutako poema da).

20
  • Egilea Maite Goñi Eizmendi
  • Euskaljakintza
  • Jakintza Ikastola (Ordizia)
  • Euskara, DBHO 2
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com