Idazlea: Tarba Othmane - PowerPoint PPT Presentation

1 / 12
About This Presentation
Title:

Idazlea: Tarba Othmane

Description:

Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti Bazen Saharako Dajla herrian familia oso pobre bat, aitak Dedah zuen izena eta hogei urteko alaba polit bat zuen – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:28
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 13
Provided by: IR0134
Category:
Tags: idazlea | nuke | othmane | tarba

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: Idazlea: Tarba Othmane


1
  • Idazlea Tarba Othmane
  • Ilustratzailea Manex Oruesagasti

Bazen Saharako Dajla herrian familia oso pobre
bat, aitak Dedah zuen izena eta hogei urteko
alaba polit bat zuen Lilia izenekoa. Dedahk
errege batentzat egiten zuen lan.
2

Mohamed erregeak lantxo bat zeukan, baina, lan
hau emakume batek egin behar zuela esan zuen.
Orduan, Dedahk pentsatu zuen bere alaba Lilia
eramatea lan hori egitera, horren truke dirua
jasotzeko. Liliak lana onartu zuen, baina,
erregeak hau esan zion - Lan hau egiteko, hiru
oztopo gainditu beharko dituzu. Bestela..
Zigortu egingo zaitut!
3

Hauexek izan ziren oztopoak Gela batean 100
oihal zeuden. Oihal hauek mantak egiteko ziren,
makina baten bitartez. Liliak oso zaila ikusten
zuen lan hau eta horregatik negar eta negar
egiten zuen. Bapatean gizon bat agertu zen gelako
atean eta galdetu zion Liliari ea zergatik egiten
duen negar eta honek azaldu zion ez bazituen 100
mantak egiten erregeak zigortu egingo zuela.
Horregatik eskatu zion gizonari magia erabiliz
mantak egiteko eta horren truke lepokoa emango
ziola. Gizonak truekea onartu zuen eta 100
mantake egin zituen.
4
  • Hurrengoan, 1000 oihal zeuzkan mantak egiteko.
    Lilia saiatu zen baina berehala nekatu zen,
    gehiegi zirelako. Orduan beste gizon bat agertu
    zen eta Liliak berriz bere pultseraren truke
    mantak egiteko eskatu zion. Gizonak onartu eta
    ti-ta batean mantak egin zituen

5
  • Hirugarren oztopoan, 100.000 oihal zeuzkan eta
    Liliarentzat ezinezkoa zen hainbeste manta
    egitea. Orduan aurrekoetan bezala gizontxo bat
    agertu zen atean Baina Liliak ez zuen ez
    lepokorik, ez pultserarik. gizontxoari
    eskaintzeko. Orduan zera bururatu zitzaion,
    erregearekin ezkondu eta umetxo bat izaten
    zutenean gizontxoaren izena jarriko ziola agindu
    zion. Gizontxoak segituan onartu zuen eta mantak
    bizkor-bizkor egin zituen.

6
  • Hurrengo egunean Mohamed erregea etorri zen
    gelara, eta manta guztiak eginak zeudela ikusi
    zuen. Orduan erregeak pentsatu zuen, ene, zein
    neska langile eta polita, hau nire emaztea izatea
    nahiko nuke. Eta halaxe eskatu zion. Eta noski,
    Liliak baietz esan zion.

7
  • Egun batean, gizontxoa denda batean sartu zen
    etahantxe zegoen Lilia eta bere umetxoa besotan
    zuela.
  • Segituan gizontxoak galdetu zion
  • - Nola du izena zure umetxoak?
  • Eta Liliak erantzun zuen
  • - Ali.
  • Gizontxoak oso haserre esan zion
  • Baina, hori ez da nire izena, eta zuk agindu
    zenidan nire izena jarriko zeniola!!! Oso haserre
    nago! Aste bat daukazu nire izena gogoratzeko!
    Bestela zure semea nirekin eramango dut!

8
  • Handik urte batera ezkondu egin ziren, eta oso
    denbora gutxian umetxo bat izan zuten. Baina,
    Liliari gizontxoaren izena ahaztu egin zitzaion.
    Eta beste izen bat jarri zioten, pentsatzen
    zutelako ez zirela gizontxoarekin sekula
    topatuko.

9
  • Orduan Liliak izututa bere erreinuko soldadu
    guztiei deitu eta herriko gizonezkoen izen
    guztiak idazteko eskatu zien. Hauek lanean jarri
    ziren eta zerrenda bat egin zuten, baina Liliak
    segituan ikusi zuen zerrenda horretan ez zegoela
    gizontxoaren izena.

10
  • Egun bat bakarrik falta zen gizontxoa
    etortzeko, eta soldaduek gau eta egun zelatatzen
    zuten gizontxoaren etxea, eta bapatean, gizontxoa
    ikusi zuten dantzan eta abesten bere etxeko
    patioan, eta ohartu ziren bere izena esaten ari
    zela behin eta berriz Aloque! Aloque!
    Aloque!......

11
  • Orduan soldaduak korrika eta presaka joan ziren.
  • Liliaren bila. Segituan gizontxoaren izena esan
    zioten Aloque da! Aloque da!
  • Hurrengo egunean gizontxoa joan zen jauregira
    Liliarengana. Eta galdetu zion
  • - Nola dut izena?
  • Lilia brometan beste izen batzuk esaten hasi zen
  • - Abdul, Rachid, Aqdas, Ahmed, Musa.
  • Gizontxoak oso haserre esan zion
  • - Esan nire izena edo umetxoa kenduko dizut
    oraintxe bertan!
  • Orduan Liliak irrifar batekin esan zion
  • - Zure izena da.. ALOQUE!!!!

12
  • Gizontxoak, ikustean izena gogoratu zutela, oso
    triste joan zen bere etxera eta horrelarik sekula
    ez egitea erabaki zuen. Umetxoek beti bere
    gurasoekin egon behar dutelako.
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com