Title: Presentaci
1METROPOLI 2050
The significant problems we face cannot be solved
at the same level of thinking we were at when we
created them. - Albert Einstein (1879-1955)
EGILEAK Janire Villa Alesander Garcia Asier
Esteban Iñigo Gomez
El Regato Ikastetxea. Batxilergoko 1A. Barakaldo
2Gaurko egoera
The world will not evolve past its current state
of crisis by using the same thinking that created
the situation. - Albert Einstein
(1879-1955)
- Barakaldon 96000 biztanle inguru daude.
- Bilbao Metropolitanoan 355000 biztanle inguru.
- 2006. urtean inguru horretako biztanle batek 15
kWh/egunean erabiltzen ditu. - Erabilitako energiaren 81 erregai fosiletatik
dator. - Energia kontsumo izugarri hori hurrengoen artean
banatzen da zerbitzuak, garraioa, etxebizitzak
(argia, berogailua eta aire girotua, ur beroa eta
janaria prestatzen) eta industria. - Besteen artean, energia sortzeko sistemek 25
milioi tona CO2 isuri dituzte eguratsera aurreko
urtean, SO2 eta NOx aparte. - Uraren kutsadura, kutsadura luminikoa, lurraren
kutsadura, baliabide naturalen agortzea... - Aldaketa klimatikoa gero eta nabarmenagoa da,
bioaniztasunaren galera, basoen galera... - Argi dago neurriz kanpoko kontsumoak etorkizuna
arriskuan jartzen duela eta geure inguruko
energia iturriak ez ditugula behar bezela
erabiltzen. Etorkizunak ez du itxura onik!
32050. urterako itxarotako egoera
- We are living through a crisis and because we
have failed to respond properly, we are heading
towards a disaster. Our settlements are lagging
behind the world's progress, our ideas are
confused, we are moving without coordination and
adjustment and we have not defined our
role. - Constantinos A. Doxiados, Ekistics
An Introduction to the Science of Human
Settlements (1968).
- Bizkaiko biztanleria 1,1 milioi inguruan izango
da. - Horietatik 80-a, 880 mila pertsona inguru,
Metropoli berri batetan biziko dira. Bilbao,
Barakaldo, Getxo, Portugalete, Sestao... Horiek
guztiak, nahiz eta beraien udaletxeak mantendu,
korporazio baten aginduen menpe izango dira,
Metropoliaren parte bezala. - Biztanleriaren 35-a 65 urtetik gorakoak izango
dira. - Biztanle bakoitzaren energia kontsumoa
25kWh/eguneko izango da. - Tenperaturak 2,75 ºC inguruko igoera izango du
urte honetarako. - Gure klima sikuagoa izango da.
- Itsasoaren altuerak metro erdiko igoera izango du
eta horren ondorioz gaur egun ezagunak zaizkigun
auzo nahikotxok desagertuko dira urak irentsitak,
kostak jasango duen aldaketa ere aipagarria
izango da. - Hainbat baliagai natural desagertu dira jadanik
zenbait animalia espezie, zuhaitz espezie
batzuk... - Ur-gezaren eskazia nabaritzen hasiak izango gara.
4Konponbidearen aurkezpena
- You see things and say "Why?" But I dream things
that never were and I say "Why not?" -
George Bernard Shaw (1949)
- Metropoliaren gobernu-taldea osatzen dugu. Mende
hasieran, ikasle ginela, ikusten genuen egoera
honetara helduko ginela hortaz, urtetan egon
gara behar bezelako prestakuntza lortzen. Gaur,
konponbidea gure esku dagoela, energia aurrezteko
eta hura modu jasangarrian sortzeko (geure
lurraldeko berezitasunak kontutan izanik)
hurrengo sei esparruetan hartu behar ditugun
neurriak aurkezten ditugu - Urbanismoa eta arkitektura
- Garraioa
- Industria eta zerbitzuak
- Hezkuntza
- Legeria
- Energiaren sortzea
5Urbanismoa eta arkitektura
When I'm working on a problem, I never think
about beauty. I think only how to solve the
problem. But when I have finished, if the
solution is not beautiful, I know it is
wrong. - Richard (Bucky) Buckminster Fuller
Metropoliaren planifikazio orokorra, honen
azpiegiturak barne, geure klima kontutan izanik,
urtaroen eta egunean zeharreko aldaketak kontutan
izango ditu. Inguru-faktore garrantzitsuenak
tenperatura, hezetasuna, haizea, erliebea,
landareria eta, batez ere, eguzkiaren ibilbidea
eta heltzen zaigun bere energia izango dira.
Urbanismo bioklimatikoaren oinarriak jarraituz
berrituko dira edo sortuko dira
auzoak. Azpiegituren artean, betikoak aparte,
hurrengoak sortuko dira zenbait motako
hondakin-urentzako araztegiak eraikuntzetan urak
Metropoliaren araztegietara joan aurretik ziklo
bat baino gehiago bete ditzan, olioa etxe
bakoitzetik batzeko aukera, garraio publikoak
sare egokia izango du (elektrizitate
hornidurarekin lotua), enparantzak eta leku
berdeak tartekatu behar dira eraikuntzen
artean... Eraikuntzek, arkitektura
bioklimatikoa oinarritzat izango dute. Fatxaden
orientazioak ekialdean eta hegoaldean panel
fotovoltaikoak material konstruktibo moduan
erabiltzea erreztuko du, teilatuetan eguzki
energia termikoa jarriko da, bolumenak neurtuko
dira, inertzi termikoa kontutan izango da,
aireztatze gurutzatua izango da, argi naturalaren
erabilera bilatuko da, materialak isolamendu
egokia emango dute, eraikitzerakoan sorturiko
hondakinak murriztuko dira... Eraikuntza guztiak
domotikoak izango dira eta barne tenperatura,
hezetasuna, argia... kontrolaturik egongo dira.
Elektrotresnak kontsumo baxukoak izango dira,
luminariak led eta kontsumo baxuko bonbilak
izango dira...
6Garraioa
- "Once, when people were time-rich, people killed
time. Having nothing to do is a lost luxury,
unless you are retired, unemployed, or very rich.
In our time-poor society, time kills people,
because so much of it is spent in vehicles rather
than being physically active or with loved ones.
...Live in a Healthy Place to get more time and
more life. Become time-rich." - Dr.
Hirschhorn Sprawl Kills
Garraio sare publikoa guztiz garatua dago eta
elektrizitate hornidura sarearekin bat doa.
Elektrizitatearen garraioak sorturiko eremu
magnetikoari esker marruskadura minimizatzen da,
hortaz, bagoiak mugitzeko behar den energia asko
gutxitu dugu. Hidrogeno pilaren oinarrizko ideia
garatuz lortutiko motorrek ura besterik ez dute
sortzen, ur hori modu egokian baturik parkeen
ureztaketerako, kaleak garbitzeko edo bestelako
prozesuetarako erabiltzen da. Material
supereroaleek tenperatura baxuetan dituzten
ezaugarriak oinarritzat hartuz (besteen artean
lebitazioa), unibertsitateak eta ikerketa
zentroek garraiorako prototipoak ikertuko
dituzte. Industria eta zerbitzuetako, dendak
barne, garraioak dira onarturik dauden bakarrak
Metropoliaren barruan. Kasu berezietarako
korporazioak ematen duen baimena beharrezkoa da.
Hidrogeno motorra erabiltzen ez duten garraioek
etxeetatik baturiko oliotik lorturiko biodiesela
erabiltzen dute, motor horiek denborarekin
desagertuko dira. Metropoliatik ateratzeko
garraio bide publiko egoki eta azkarrak daude,
kotxe pribatua gero eta arraroagoa da.
Metropolien arteko geltokietan kotxeak alokatzeko
aukera dago.
7Industria eta zerbitzuak
Congestion will always be a huge problem as long
as we insist on taking 2,000 to 4,000 pounds of
plastic and metal with us wherever we go. -
LA MTA Chief Executive Officer Roger Snoble
- Edozein enpresak ingurumen legeria zehatz-mehatz
bete beharko du isuritako osagaiak, sorturiko
hondakinak, erabilitako energia iturriak,
baliagai naturalen jatorria eta erabilera,
kogenerazioa, makinen eraginkortasuna... Guzti
horiek legerian agerturiko maximoetatik behera
egon behar dira. Hau bermatzen duen auditoria
urtero pasako dute. - Produkziorako kateak eraginkortasun altukoak
izango dira eta kogenerazioa derrigorrezkoa
izango zaie. - Elektronika daraman edozein produktuk kontsumo
baxuko osagaiez egina izango da. - Birziklatzeko fabrikatu idearekin bat sortu
beharko dituzte beraien produktuak. Zaharturiko
produktuetaz desegiteko kontsumitzaileari
erraztasuna emango zaio. - Produktu guztiek etiketa berdea eraman behar
dute. Horretan osagai guztien berri emango da eta
ingurumenarentzat kaltegarriak direnak agertuko
dira, bai eta horiek nola tratatu behar diren
behin produktua erretiratu nahi denean. - Metropoliaren gunean ez da industriarik egongo,
zerbitzuak bakarrik. - Erosketetarako edozein zerbitzuk etxez etxeko
entrega izango du, erosleak aukeraturikoa etxera
eroango diote. Garraio baimenduak izango dira
entregak egingo dutenak. - Erosketa eta aisialdirako zentro handiek ere
urbanismo eta arkitektura bioklimatikoen eredu
izan beharko dira bai eta domotikoak ere. - Metropoliaren barruan eskainitako zerbitzuak eta
saldutako produktuak legez jarritako minimo
ekologikoak bete beharko dituzte.
8Hezkuntza
- "In wildness is the preservation of the
world." - Henry David Thoreau
- Ingurumen hezkuntza derrigorrezko irakasgaia
izango da eskolatze osoan zehar. Ikasleek
baliagai naturalen erabilera jasangarrian hazi
behar dira, energiaren aurrezketan jantziak
izango dira eta ingurumena zaintzearen garrantzia
argi izango dute. - Zentruek hiru urtetan behin beraien gaitasuna eta
egindako lanaren egokitasuna bermatzen duen
auditoria bat izango dute. - Edozein ikastetxetako eraikuntzek,
administrazioaren laguntzaz, jasangarritasunaren
eredu izango dira. - Kontsumitzaileei zuzendutako kanpainak eguneroko
kontua izango dira. Kanpaina bakoitzak gai baten
inguruan izango da eta urtearen garaiaren
araberakoa hala nola, gabonaldiak eta sorturiko
hondakinen hazkuntza, uda eta aire girotuen
erabilerak, negua eta berogailuen erabilerak,
oporraldiak eta ingurunearen garrantzia, garraio
publikoaren erabileraren sustaketa... - Telebista saioek, egunkariek, aldizkariek eta
irrati saioek energiaren aurreztearen gaia eta
bailiagaien zentzuzko erabilera zeharkako gaitzat
izango dute argazkiak, elkarrizketak, tira
komikoak, lehiaketak, etab.
9Legeria
A hundred years after we are gone and forgotten,
those who never heard of us will be living with
the results of our actions. - Oliver
Wendell Homes, U.S. Supreme Court justice
- Bai hondakinak sortzen dituzten bai isuriketak
sortzen dituzten aktibitate ekonomikoek, beraien
ezaugarrien araberako, baimenduriko kantitate
maximoak argitzen duen legeria izango dute.
Kantitate horiek pasatzen dutenei isunak jarriko
zaizkie, egindakoaren kaltegarritasunaren arabera
itxiarazi daitezke enpresak. Legeak dioen
maximotik urrun geratzen direnek sarituak izango
dira. - Baliagai naturalen jatorria eta erabilerak legeak
dioen arabera izango dira. - Energia kontsumo maximoak ere legearen
araberakoak izango dira, bai enpresetan, bai
zerbitzutan baita etxeetan ere. - Urbanismoari buruzko legerian espazio berdeak
agertuko dira eta hauetan landatuko diren landare
motak eta ureztatzeko moduak zehaztuko dira.
Adibidez, bertoko klimarekin bat datozen
landareak bakarrik erabiliko dira. - Metropolian saldu daitezkeen produktuek bete
behar dituzten minimo ekologikoak berezko legean
argi egongo dira nola egin dira, nondik eta nola
heldu daitezke... - Kontsumitzailearen ingurumen-hezkuntzarako
oinarriak, bai hezkuntza zentruetako bai
komunikazio bideetarako baita udaletarako ere,
finkatuko duen legea izango dugu. - Legeak eguneratzeko eta betetzen direla
zihurtatzeko lantaldea sortuko da.
10Energia sortzea
- "The future lies in the strength with which
people can set their powers of creation against
their impulses for destruction. Perhaps this is
the unending frontier" -Marjorie Stoneman
Douglas
- Eraikin bakoitzak erabiltzen duen energiaren
parte bat sortu beharko du, behar duen beste
partea sare publikotik hartuko du. Erabiltzeko
ura eta berogailuarentzako ura berotzeko
teilatuetan eguzkiko energia termikoa jarriko da.
Eraikinetako ekialde eta hegoaldeko fatxadek
panel fotovoltaikoak izango dituzte elementu
konstruktibo bezala. Urbanismo eta arkitektura
bioklimatikoaren osagarri izango da hau. - Sare deszentralizatua izango dugu. Metropoliaren
inguruko lurretan energia sorrerarako planta
desberdinak izango ditugu, lekuan lekuko
abantailen arabera. Energia eraikuntza guztietara
heldu behar denez, garraio publikoaren sarea eta
energiaren banaketa sareak bateratuz garraio
publikoan marruzkadura minimizatzeko helburua
dugu, energia elektrikoaren eremu
elektromagnetikoa erabilita, biztanleriaren
osasuna kontutan izanik, noski. - Kostaldean itsaso-energia eolikoa eta inguruko
mendietan ohiko energia eolikoak suspertuko
ditugu. - Eguzki-energia termoelektrikoan oinarria duen
planta bat eraikiko da metropoliaren mendebalde
inguruko landetan. - Esperimentazio-Fusio zentrala suspertuko da
Metropoliaren ekialdeko inguruan, kostaldean. - Hondakinen balorizazio planta Metropoliaren
hegoaldean kokaturik izango da, baso ugarien
inguruan.